Bingen Aizkibel

 

URRETXINDDORRA

 

 

 

 

 

 

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
 
Liburu gehiago eskuratzeko:
             
http://armiarma.com/liburu-e

 

 

 

 

 

Iturrria: Urretxinddorra, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien irarkolea, 1918.

 

http://klasikoak.armiarma.com/

 

Egileari buruzko informazioa:

       http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00527.htm

 

 

AIZKIBEL'DAR BINGEN

 

URRETXINDDORRA

 

1918

Grijelmo-Alargun-Semien irarkolea, Arbolantxa-1

ABANDO-n

 

EUZKELTZALE-BAZKUNA-ri

 

 

USO ZURIJA

 

Uso zurija,

gentzeaz ua

ire kayola

lagatzen;

ua basora

poz andijenaz

azkatasuna

abesten.

Oyan-artian

kumak yagozak

ire etortia

itxoten.

Amatxu-barik

ikusi yuen

euron abija

goiz baten;

ordutik ona

yagozak ittun

abar-artian

txio-itten.

Egaz-egitten

euren ondora

ua, usotxu,

lasterren!

 

 

SABIN-EN ABINTZA

 

Negar samin dagixu, ene Euzkadi mattia,

zeure aurpegi illunak darakus alegia,

ta zure bijotz onoi birrindduta dago;

zer-eta negar ori, neu-aberri gaxua,

eta zegattik illun dozu zure gogua,

ta intziriz eta alaka, zer dala-ta zago?

 

Sorkaldetik euzkija agiri oi-danian

euzko-lurra urreztetan beren argi-izpi-pian,

asten zara, amatxuboi, bijotzez nekausten;

ta euzkijak barriro bere mosu gorrija

eskutetan daunian, ama tamalgarrija,

zure nekauste ori ezta, ez, amaitzen.

 

Nire Euzkadi gaxua, nire ama mattia,

amarik ederrena ta atsekabez betia:

gauza gustijak baño nik mattiago zaut;

zure naibage oro neuriak ba-litxaz lez,

nik jasan gura neukez, al ba-neu, zure ordez,

ta zure aldez, ama, nik il be gura daut!

 

Baña bai-dakit ondo negarron zegattija,

zer dala-ta illun dagon amaren aurpegija:

zu len azke ixan zintzan eta oin otseña!

Mendiko txorijak lez zeban azkatasuna,

batta zure semien egizko mattasuna;

baña aspaldijan ori betiko galdu zan.

 

Lenago buru-jabe, buru-bakarra zintzan,

eta zure lagijai emon zeutsen inddarra,

Batzar Nagusijetan, Areitz deuna-pian;

orduban euzkotarrak ziran abertzaliak,

ta bai-zindduben zintzo matte zure semiak

aberrijaren aldez emonik odola.

 

Gero... gustiz ederra ta ona zaralako

areyuak sartuta, zure erijotzerako

mendi-ibarrak, etxiak, birauz bete dira;

Euzkera zar ederra, askitzak, ekandubak,

zure gogo zinddua ta, azkenez, semetxubak,

zure seme mattiak!... gustija galdu da.

 

Betiko?... Amatxuboi: gustiz gaxua zara,

zure semiok bere gaizto-gaiztuak gara,

ta zure zoritxarra andija da, ziñez;

iñoiz-ez-iñoiz galdu, baña, itxarokintza,

zure seme batek, ba, entzun dau zure deya

ta bera gertu dago ilteko zu-aldez.

 

Ni naz: ementxe nozu, euzkotarren semia;

bijotz osoz matte dot euzko-abenda zarra,

txorijak axia lez ta arraintxubak ura;

zure sorosi-deyak nigana eldu dira;

neu-alegin gustijak zuretzat gitxi dira;

ama: zu illezkero nik eztot bixi gura!

 

Negarrez ikusten zaut, ene Euzkadi mattia,

zure aurpegi illunak darakus alegia,

batta gexorik dago amaren bijotza;

zure seme gustijak zugaz aiztuta dagoz,

Euzkadi-ko ortze ederra gautegun dago lañoz...

Ezta ardura, amatxuboi: ona neu-abintza!

 

Mendi ta ibarrez-ziar, basetxerik-basetxe

jungo naz, ta beldubak Kisto-ikaskintza letxe,

Aberri-maiasuna erakutsiko dot;

ta zure itxarkundia laster ikustiarren

ogasun ta bixitza damokedaz pozarren.

Gauza gustijak baño nik mattiago zaut!

 

 

AMA-SEMIAK

 

Ene semetxu

matte-mattia,

neu-bijotzaren

kutuna;

ortze-zatija,

lirain politta,

ire amaren

zoruna;

ene semetxu,

ene bijotza,

ene begijen

argija.

Zegattik negar

dagik, enetxu?

Zegattik eztok

lo gura?

Iñoren bilddur,

kutunxuboi, az

ire amaren

altzuan?

Gixon gaiztuak

zemau ete-au?

Jo ala minddu

ein dauska?

Ez-egin negar,

matte-mattioi,

ez-ixan bilddur,

politta.

Nire altzuan

egonezkero

etxauk iñoren

bilddurra.

Gauza gustijak

baño mattago

au ben-benetan

ameak.

Ta bere umetxu

iñok jo baño,

galdu lenago

bixitza!

 

 

AZKATASUNA

 

Zugatz-abar-artian

txio-txioka

eta ijuti dabillan

urretxinddorra,

pozik bai-dago,

ta pozik egon daike

azke dalako.

 

Arkaitz-oyarrez-ziar

amatxu-billa

dabillan oreintxuba,

beti ijutika,

pozik bai-dago,

ta pozik egon daike

azke dalako.

 

Iren errijon bertan,

miñez alaka

eta intziriz aguan

euzko gaxua:

pozik ezago,

ta ezin egon, azke

ezazalako.

 

 

ABESTIJAK

 

Azke beti bixitzeko

asko dira jayuak;

ori dala-ta bestiak

sarturazo espetxian.

 

Opilla ostu dabela,

epaipe dagozanak!

Errija ostu dabenak,

ortik dabiltz bakian!

 

 

OLESKARIJA

 

              Enbeita'tar Kepa

              oleskari ospetsubari

 

Aberrijaren oleskarija

ni naz ta nire bijotzan

ene Aberri gaxuantzako

mattasun-garra izpi da;

enaz jakittun, ez aberatza,

ezer eztaukat ludijan

gauza bat baño: neu-aberrija,

Euzkadi gaxo-gaxua.

 

Nire asaben etxe zurija

aspaldijon itxi neban

euzko-anayai irakasteko

irakaskintza aberkoya;

ordutik ona mendirik-mendi,

uririk-uri ibilten naz,

edonun eta edonoz beti

abes-eiten lotuteka.

 

Mendi-gallurren ganetaraño

sarri-sarritan igon naz

ta Jaungo-gana eskar otoya

bijotz sutsutik urten da.

Geure erri onen polit ederra!

Bere basuen orleya!

Euzkadi au dan mattagarrija!

oi, baña, bera dan gaxua!

 

Mendi-basetxe baztertubetan

sarri-sarrittan sartu naz,

euzko-artua jaten nebala

otza kentzen sukaldian;

ta agura-atsuak euren illobai

antziñeko aseliak

edes-egitten eutsiezala

ni adi-adi nenguan.

 

Agura zar-zar bat-edo-batek,

ule-luze ta zurija,

Aberrijaren edesti ittuna

edestu ein daust zotinka,

bere semiak aiztuta dagon

amearen edestija,

nire bijotza samin-samiñez

entzutiaz bete dauna.

 

Ta gurasuen etxe zurija

berialaxe itxi neban,

ta uririk-uri, mendirik-mendi,

atseden-bage ibilten naz,

edesti ori an, or ta emen

irakasten abestijaz.

Entzun, ba, orok neu-abestija!

Ni naz euzko-oleskarija!

 

 

DEUNA ALA GUDARI?

 

Euzki odoltsuba mendijen ostian

dil, eta illazkija dago odei-artian;

            illazki zurbilla,

            argijaren billa

            gabaren aurreko

agiri oi-dana, euzkija il daneko.

 

Bere jauregijan dago zaurittuba.

Sartzen da leyotik azken-izpitxuba

            gelea argittuten.

            Berak irakurten

            deunen edestija

dago, atsegintsu yakon idaztija.

 

Noxian-bein adi, begijak itxitta,

oldoztun dirudi. Orman eskegitta

            ezpata luzia

            dago, irabazlia

            aizkidien aldez,

arerijo, batta anayaren kaltez.

 

Zetaz oldozten da euzko-gudarija?

Bein eta birrittan deunen edestija

            bai-dau irakurri,

            ta eskar-itturri

            ixan da beretzat;

etsi dau zintzoro eredu edertzat.

 

Ta bere bijotzan gudaka gogorra!

Deunaen bixitza bai-da mattekorra,

            donoki-bidia!

            Ezpata luzia

            aintzaren geznari

bai-da!... Zein autetsi? Deuna ala gudari?

 

Euzki odoltsuba mendijen ostian

il da, ta illazkija dago ixar-artian.

            Zaldun euzkotarrak

            deun-edesti zarra

            itxi ta bai-daki

ointxe zer ein: Deuna ixango da Iñaki!

 

 

ESPEKUA

 

Axe-barik, eguzki-bakua,

dagokijon miñez alaka,

bere oñak burdin-oñestunaz,

       espetxe-illunan;

 

aberrija gaxua dala-ta

aurpegijan negarren atza,

gotillun ta adikatu bai-dago

       abertzalia.

 

Bijotz-larri, aurpegija-ittun,

irudija bai-da ixukorra;

bere izteak dar-dar eiten dabe

       makal-makalaz.

 

Narru-azur-utz da gixaxua,

aragija intziriz gal-eban,

gixon-antza baño berak eztau,

       inddarrik ezta.

 

Lurran dago; oñestun-gañian

bere gorputz argala datza,

ta begijak negarrak itxitta;

       lo dagi-ala?

 

Ez lorik; aberrijaz oldozten

dago sutsu gixon zintzua,

ain matte-matte daun aberrijaz,

       aberri ittunaz!

 

Azkatasun Euzkadi-rentzako,

azkatasun euzkotarrentzat

gura eban euzkotar gaxua...

       espetxian da!

 

 

TXADON-JUALIA

 

—Uriko txadon-joliak,

joten daun alegia!

Zer jazo da, ba, uri ontan?

—Txadontzain donia il da.

—Gixaxua! Ta bera ildda,

nok joten dau jolia?

—Iñok bez, joliak berak.

—Zer gero?

              —Ulerkaitz ezta:

txadontzañaren gorputza

dago, ziñez, obijan,

baña torrian betiko

dago bere gogua.

 

—Uriko txadon-joliak,

joten daun poz-alaya!

Zer jazo da, ba, uri ontan?

—-Gixon gaiztua il dala.

—Gixaxo! ¿Ta nok joten dau?

—Nok? Jualiak berak.

—-Txadontzañaren goguak

joten dau, ala?

                    —-Ezta.

—Nok, ba?

              —Goteungia bera

dago joten, urrian.

—Zer gero?

               —Pozez beterik

gixon gaiztua il da-ta,

ta geztoki bildddurkorran

beste gogo bat daula.

 

—Baña adittu. Bai-da ixilddu

jolia. Zer ete-da?

Barriro joten dau alai!

Barriro ittun-ittunaz!

Zoratu da jualia?

— Ezta.

          —Zer, ba?

                       —Ete-da

txadontzañak goteungia

torretik jaurti daula?

Entzuzu: talan, tolon!

entzuzu: tolon, talan!

 

 

EUZKO-DANTZAKETA

 

Udabarri-arrats baten, eguzkija iltten zanian,

oskorri-margodureaz mendijak apainduten,

urrun-urrun entzun neban, muna jagira igotian,

euzko-txistuba zelayan, atseden-baga joten.

 

Danbolin-otsaz axiak ekarran alattasuna,

dantzaketak gogo orotan erazotako poza;

noxian-bein niganaño urrutiko poztasuna,

santzo ta abestijen anots alaya elduten zan.

 

Eta urrun, zelai-erdijan, itturitxuba-onduan,

arratsaldeko euzkijak urreztetan ebanan,

gastiak dantza-egijen alai ta bizkor moltsuan,

dantza zar, bizkor, ederra, gudari-dantzaketa.

 

 

BIDAZTIJA

 

       Bidaztija

Oben-nekia dala-ta,

batetik bestetara

ibilten nazan bidazti

obendi gaxua naz.

       Luiki Donetik

       nator ointxe,

       ortotsik eta

       billotsik be;

       ilgo naz laster

       gose-otzez.

Gose-ixaten nazanetan

joten dot atietan,

ta etxataz errukitzen

bein baño geyagotan.

       Nik eztot uste

       eingo dozunik

       bestiak egin

       dabena,

       ta zure etxeko

       bazterren baten

       emongostazu

       lekuba;

       eta nik barriz

       egingo dautzut

       bijotzetiko

       eskarra.

 

       Etxaguna

Ua, ua, bidaztijoi,

ua beste lekura,

eutzaz ardura-ixateko

astirik etxoguk-ta.

 

       Bidaztija

Gaba da ixukorra;

ibilli ezin;

axe otz gogorra.

Ilgo naz battin!

 

       Etxaguna

Ta guri zer, eu il-arren?

Ez-etorri gugana

eu azala-ta asaldetan

etxekuen alaya.

 

       Bidaztija

Batzarretik

naldenke;

bazter baten

nagoke.

Ardurez ixan;

gurazkero

txarri-kortara

bai-naz jungo.

 

       Etxaguna

Ez kortan, ez iñun bez

ezaz ona sartuko.

Ua laster, bidaztijoi,

astija ez-galtzeko.

 

       Bidaztija

Agur, ba; emendik nua

errukijaren billa.

Urrian, ai, bera idoro

baño lenago ilgo naz!

       Au-ta-be,

       bidartijaren

       onespena

       darkezu.

       Jaungua-k

       Goiko eskarra,

       betikorra,

       bemotzu.

       Bidazti

       gosetubaren

       gaiztetsa, ba

       entzuzu:

Ogija ta alaya ugari

eukiko al-dozubez!

Agur; bidazti gaxuau

dua etxerik-etxe!

 

 

TXORIJAREN ABESTIJA

 

Kayola-barru

txio-txioka,

dagon txoritxu

politta

ixilli-barik,

dirudijanez,

bai-dago pozik

zorijaz.

Ez uste ori:

bere eresija

abesti ittuna

bai-da-ta.

Askok kayolan

txorija ikusten

gau eta egun

txioka,

pozik dagola

uste dabe, ta

ittun-ittunaz

dago, ba.

Eztau abesten,

ez, negar-dagi,

espekuaren

negarra!

Lenago azke

zan axietan

ta orain dago

kayolan;

kayola argija,

eta apainduba,

espetxe baltza

beretzat!

 

 

GORAÑO

 

—Edurrak estal yozan

amillen artetik,

nora ua, gastioi?

nora ua ain arin?

Edur-artian laster

jausiko az, noski,

ta gustijak itxitta

bai-az ilgo, battin.

Atzera-eik, gastioi,

etxera atzera-eik,

len-bai-len gose-otzez

ezpa-dok gura il.

—Ez; aurrera-yagiket,

enok ardura ni;

nire garaitz-ixarrak

goyan argi-yagik;

mugara eldurarte

iñun lotu ezin.

Bakar nayaguala?

Jungo nok bakarrik.

Etxuat gose, edurra,

ez otza-bilddurrik,

mendi-gallurreraño

elduko ba-nok ni.

 

—Gorrotoz itxututa

etsayen artetik,

nora ua, abertzale?

nora ua ain arin?

Irañak dozala-ta

jausiko az, noski,

ta gustijak itxitta

lotuko az, battin.

Atzera, ba, jeltzale,

etxera atzera-eik,

len-bai-len atsekabez

ezpa-dok gura il.

—Ez; aurrera-yagiket,

etxaustak arduraik;

aberri-itxarkundia

goyan yakusat nik,

ta gora eldurarte

iñun lotu ezin.

Bakar nayaguala?

Jungo nok bakarrik.

Enok ezetsa, irri ta

etsayen bilddur ni,

ikusiko ba-yuat

azke gure Euzkadi.

 

 

MATTIENA

 

Nik bai-dot mattetxuba.

Bera dan ederra!

Kutun ederragorik

eztago ludijan.

Baña ederra dala

gure mattetxuba,

matterik mattiena,

bera dan gaxua!

Euzkadi dau ixena,

ixen eztitsuba;

euzkotarren aberri

zar-zarra bera da.

Ezta euzkija bera

baxen argitsuba;

eztira euzki-izpijak

beren eregubak

baxen mattagarrijak

leun eta bigunak.

Matte-matte dauzala

seme-alabeak

amatasun andijaz

euren begira da;

baña eurak eztabe

matte-ixaten ama;

barriz, eresten dabe.

Au da zorigatxa!

Nik bai-dot mattetxuba,

bera dan ederra!

Ta ederra ixan-arren,

bera dan gaxua!

 

 

JOSU GURUTZALDUBARI

 

Illundu da euzkija, itxasua asaldatu,

ikara ein dau lurrak, oztija begikatu,

ta tximistargi-ostez, orru-daik ostotsak;

txadon-euna eten da, berbixi dira il asko,

ta ludija oñazez lotu da bixi-bako.

Dana amattuta dago! Il da Goiko jauna!

 

Ortxe dago: gixonak gurutzian jositta,

Goi eta beko jauna, gaiztuak ezetsitta,

Jaungo-Seme bakarra eta Aloroduna;

ortzia, ixarrak, gauza gustijen Egillia,

Miren Ama Neskutza-n Seme matte-mattia,

ludira gure aldez ilteko jatsija.

 

Il da! Ta eralliak eztira gurutz-pian

dagozan gudarijak, ez ilten danartian

berari ixeka eiten dautsaen dollorrak;

Kisto-erijotzaren errudunak gu gara,

guk Bera ipiñi dogu gurutzan orretara;

gure oben gustijak dira bere erallak.

 

Garbai-garbai gadixanl Gurutzaren aurrian

ta gure Josu-Kisto il, gurutzaldu-bian

apal belaunbikotu gadixan min-miñez;

ta autortu dagitsogun, oben ein dogunarren,

bere espan deunetatik iñoz entzutiarren:

«Gaur berton donokijan nirekin agoke».

 

 

BASETXIA

 

Nire basetxe zarra,

euzkijaren argija

lengoz ikusi neban

asaben kayola;

nire basetxe matte:

euren azken-egunak

antxe igaro ebezan

guraso mattiak;

nire basetxe polit:

gomutaen txadona,

ta matte dodazanen

zaindoki ta abija;

nire basetxe goren:

bertan amama onak

edestuten euskuzan

asaben askitzak;

nire basetxe jagi:

jaungo-ganantz egitten

mendi tontor-tontorran

jarritta dagona;

nire basetxe apal:

uso zurija legez

ta mattasun-txadona

urrun dirudiña.

 

Eder, polit, apala...

eztakit zelan esan,

baña nire gogua

pozez betetan da

solotik uriraño

bigurtuten nazala

ikusten dodanian,

ikuskantz ederra!

Eztakit zelan esan

baña au, ziñez, bai-dakit:

edonoz nagonian

ittun ta alegiaz

basetxia ikustiaz

ittuna ta alegia

laster aiztuten dodaz,

ta alai-poztuten naz.

 

Bere orma-barruban

nire begira dagoz,

epebako, nik matte

dodazan gustijak,

ta barrura sartuta,

semalabak laztandu

eta nire emaztiak

mosu-etten daust-ta.

 

Ai, nik galduko ba-neu

iñoz nire kayola!

Nire basetxe zarra

iñoz ezpa-neuka!

Agur, alai ta poza,

agur, nire itxarua

agur, agur betiko

mattetan dodana!

Jaun-goikua-k ezpegi

ori jazoten gura;

niretzat basetxia

nire bixitza da;

bertan bixi-ixan nintzan

ta il ziran gurasuak,

ta bertan daukot beti

bijotz mattekorra.

 

 

SABIN-EN DIDARRA

 

Nire Euzkadi gaxua il-zorijan eguan,

begijak Jaungo-gana otoiz zuzenduta,

negar samin-samiñez buru-jabetasuna,

antziñeko Lagija, eskatzen eutsala.

 

Bere bularra dauko arantzeak jositta,

bere gorputz lerdena zauri utza einda,

ta semiai begizka, negarrez ta otoika,

Aberrijak deskatse mattasun-apurra.

 

Bere semiak, baña, beraganatu-barik,

gor ta bijotz-gogorrak berarentzat ziran,

ta gero ta geyago ezesten eben bera,

ta gustiz aiztu eben aberri gaxua.

 

Ainbeste ardura-ez, ezets eta gorrotoz

oñazez lurra-jota, zotinka eguan,

ta gustijak aiztuta, gero eta auldubago,

bijotza-otz eguan il-zori-zorijan.

 

Ilgo da, baña il-aurrez alegiña dagike

ta abots motel-motelaz diraus onetara:

«Oraindiño eztaukot matte naun seme duñik?

Abertzalerik ezta?» Ta inddarge ixiltzen da.

 

Ta bat-batez edonun, goi-gottik etorritta,

abertzalen didarra zoli entzuten da,

axe gogorrak legez oyu dagin didarrau:

«Euzko-azkatzallia, nor ixango da, ba?»

 

Mendi garai-garaitik urrun dan uriraño

axe biguna legez egazten da anotsa,

ta bat-batez urrundik entzuten da didarrau:

«Nerauk azkatu daiket euzko-aberrija».

 

                   * * *

 

Eztakutzube-ala, ikuskantza bai-litzan,

gixon baten irudi zerden argitsuba?

Eztakutzube-ala bera-arpegi ederra

eta bere bekoki sutsu ta zabala?

 

Bere begi zolijak tximistak darijoez,

ta arrenka legez dagoz bere espan samurrak;

zutik, iru margodun ikurrin euzkotarra

eskuman daukolarik axian zibuka.

 

Itz-dagi, bere buru urreztetan dabela

goxeko euzkijaren izpitxu bigunak,

ta goyan ikurriña darabillanartian

itz-dagi, ta diñona entzugarrija da.

 

                   * * *

 

«Nerauk azkatu daiket euzkotarren errija.

Astiz bai-neban entzun bere didar deuna.

Ezin bijotza itxi ta seme eskar-gaiztuak

laster erungo dodaz aberri-bidera».

 

«Itxon, Aberrijori, itxon, iru margodun

ikurrin euzkotara zabaldurartian.

Ezta aurrerantz entzungo nire bijotz samurra

oraintxe mindduten daun atsekabe-deya!»

 

«Itxon, laster-bai-laster azkatasun-eguna

zu, Ama, piztuteko etorriko da, ba,

ta egun eder ori argittuko ezpa-da

orduban ixango da, ziñez, erijotza».

 

«Euzkotarrok: amentxe gure ikurrin mattia:

Jaungo ta Lagi-Zarra da bere ikurritza;

berari jarrai ekin. Abertzaletasunak

bakaulkija ixan begi zuben bijotzetan».

 

Jaungo ta Lagi-Zarra berresaten anotsak

edonun zabaltzen da Jel-azi donia,

ta baso-txaboletan, jauregijetan legez,

gero eta geyago da inddarrez ernetan.

 

                   * * *

 

Baña, nun ete-dago lenagoko didarra

beñolan egin eban abertzale ona?

Euzko goren-gorena, Irakasle bikaña,

euzko-azkatzallia, nun ete-dago, ba?

 

Abertzale gurena! Sabin gaxo-gaxua!

Ezeban, ez, ikusi berberak sortuba.

Euzkadi itxartuteko bixi-ixan zan bakarrik,

ta donokira gero, au lortuta, jun zan.

 

Ezta ardura; oraintxe len baño altsubago

Urtzi-ri gure aldez eskatu al-dautsa.

Eskatuko al-dautso Sabin matte-mattiak!

Laster ikusi daigun euzko-itxarkundia!

 

 

EDURNE

 

Edurne mattetxu, Edurne lerdena,

neskatil-artian azan ederrena,

             Edurne liraña,

             Edurne bikaña,

             nire neskatilla,

nik matte yonadan neskatil zurbilla:

 

Gaur don jai-eguna; alai don urija;

landan gertu yagon, ba, txistularija;

             eurrez gixoztia.

             Bat bez alegia!

             Oro gertu eta

asten don alaitsu euzko-dantzaketa.

 

Ni gertu nayagon, Edurne, ire billa.

Nun sartu da, baña, nire neskatilla?

             lagunen artian?

             gurasuenian?

             Gaur jaya dalarik

lotu da etxian Edurne bakarrik?

 

Ez; or ago oldoztun. Zetzaz eta zetan?

Zegattik ezator nirekin dantzetan?

             Oro alai-pozik

             eta gu bakarrik

             emen, aurrez-aurre...

Orok gure lepoz eingo yone barre.

 

Ezton jaramoten? Nire itz samurra-arren

ezaz alattuten, mattioi, pozarren!

             Eztonala gura?

             Ezton, ba, ottura?

             Edurne lerdena:

bai-yagon, bai, ondo Edurne ire ixena!

 

 

ABERRI MATTIA!

 

       Aberri mattia!

Ludiko gauzarik ederrena,

bijotzez matte-dodan lorea,

negarrez nik dakustan gaxua,

alairik geltzen dodan mattia,

nire gogo zindduak joranez

jaretsi gura daun elburuba,

       donoki-bidia.

       Aberri mattia!

 

Berau da nire gogo-ametsan

gautegun nik ikusten dodana,

gauzarik samurrena bai-litzan,

bere argi leunaz erakarten

neu-gogo-almenak ta bijotza,

begikatzen eztan ikuskantza.

       Ederra beria!

       Aberri mattia!

 

Aran, ibar, zelai orlegijak,

menditzar jagijak, munotxubak,

itxasua, itxasertzeko bitsa,

edo ortzeko illazkija ta ixarrak,

ortze, ludi, itxasua ta oroi

begizka nagolarik, edonun

       da bere irudija

       Aberri mattia!

 

Eta axien bunbada gogorrak,

zugatzak makurtzen dabezala,

ta ortzian ostots ixukorrak,

ta tximista-argijak, goi-ekatxak,

otz-edurrak, txingorrak ta euzkijak,

gustijak gogoratuten dabe

       nik aiztu eziña

       Aberri mattia!

 

Zegattik orrenbeste mattetu?

Zer dala-ta gogua zoratu?

Ire neke-miñak dirala-ta?

Ire edesti gustiz aintzatsuba?

Etxakiñat; baña au-ta-be asko

matte-aut. Ire ixena yakiñat.

       Ixen pozkarrija!

       Aberri mattia!

 

Negar dagin-ala?... Nik azkatu!

Nai yonat aberrija laztandu!

nai yonat eu-oyubok ixilddu!

nai yonat eu-negarroi legortu!

nik gura aut, ama, pozik ikusi

ta zoruntsu, negarrez egundo!

       Beti alegia!

       Aberri mattia!

 

Gaxuoi! Auxe nire amesa

ta negar samin onen zijua.

Nire Euzkadi nekiaren nekez

gotillun ta adikatuta dago,

ta nai dot nire inddar gustijetaz

bijotzez ta gogoz, bera aintzaldu.

       Bai-da il-agiñian

       Aberri matia!

 

Aberrijaz aiztuta zagozan

euzkotarak, bijotz-gogordunak:

ez arritu, negarrez ta alaka

gautegun ba-naz ni, gixaxua!

ikuskantz eder baxen ittuna

edonun-edonoz dakust-eta.

       Zorigatxa iria!

       Aberri matia!

 

 

URRRUNDIK

 

Urrundik ikusten dot

uritxu mattia

aran bare ixiltsuban,

mendijen artian.

 

Bera mattagarrija!

Bera, bai, politta!;

egaz jungo nintzake

ni pozik bertara.

 

Baña nire gura-arren,

ezin juan ara,

ezin, ta zabal dago

arako bidia!

 

Nagonetik urira

ordu bat bere ezta,

ta beti lez ariñak

dira nire izteak.

 

Bera ta neu-artian

esija da, baña,

ni lako ororentzako

igaro-eziña.

 

Nire urija Parantze-n

ei-dago jarritta,

ta ni nagon tokijau

España-ko ei-da.

 

Bijak euzkeldun dira

ta abendakidiak,

ta au-ta-be... olan dira

ludiko gauzeak!

 

Guda odolgiruak

Pantze-n asi zala

eruan nai nindduben

ni guda-tokira.

 

Iñok Euzkadi-aurka

iñarduban, baña?

Ez. Ta Euzkadi azke,

zetako gudea?

 

Eta gudara-barik

ona eldu nintzan,

gabez, ixil eta arin,

mugea igarota.

 

        * * *

 

Ordutik egunoro

emendik urija

ikusten egoten naz

gogo ittun-ittunaz.

 

Asabaen abija,

semien kayola:

ni naz txori gaxua,

andik igesija.

 

Noz abi orretara

bigurtuko naz, ba?

noz sartuko ete-naz

nire etxe zurira?

 

        * * *

 

Urrundik ikusten aut,

uritxu mattia;

azan mattagarrija,

alai ta politta!

 

Oi! txorija ba-nintzok

juteko eugana,

mugaldia betiko

atzian itxitta!

 

 

ABERRI-DEYA

 

Euzkadi gora! Aberrijaz

aiztuta zagozanak:

ez-ete-dozube entzuten

menditzarren artian,

ibar ta zelayez-ziar

edatuten dan deya?

Ez entzun-gurarik, ala?

Orren bijotz-gogorrak

ete-zarie Euzkadi-ren

sorosi-deyarentzat?

Ikusi ittun, eratsitta,

Ikusi ezetsitta,

ikusi negarrez beti,

ikusi, bai, alaka,

Ikusi bere begijak

Jaungo-ri zuzenduta,

ta bere beso makalak

gora, semien billa,

beragaz aiztu dagozan

bere seme eskargiak!

Eztakutzube gaxua,

eztakutzube deika,

or-emetik billatuten

semien mattasuna?

«Ene semiak: zegattik

nigandik aldenduta?

Zuben ama nazala-ta

lotsa zarie-ala?

Beste errijak baxen duña...

gustirik duñena naz!

Enaz Arrigorriaga,

Gordexola, Mungia-n

euzko zintzo ta senduak

izkilluz aldeztuba?

Enaz-ala, buru-jabe

iñoz ixan nintzana,

neure aldez il zirala

eurrez nire semiak?

Enaz-ala gudarijen

aberri aintzatsuba,

lurralde ez-ezaunen billa

ixontzi txikijetan

ludijari biraketan

ebiltzanen errija?

Enaz deun askoren ama...,

zeuron jayoterrija?

Olan ba-da... Bakit, baña:

Enabe matte euzkuak!

Eztira asaba zindduen

seme zintzo zindduak.

Amea ezesten dabe,

ta beragaz aiztuta,

arrotzen ikurrin-atzez

juten dira joranaz.

Arren, nire seme oyek:

entzun nire didarra;

niganontz etorri laster

arrozkerija itxitta!

Enaz nire buru-jabe,

zorigaiztun utza naz.

Berotu nire bijotzau

zuben bijotzen subaz!

Abestu, gora Euzkadi!

Abestu Aberrija!

 

        * * *

 

Zuben ama gaxuaren

sorosi-dei etzija

urgazija eskatuten

eztozube entzun ala?

Eztozube entzun gura be?

Orren bijotz-gogorrak

Euzkadi-ri entzuteko

ixango zarie, ba?

Azkatasun-irrintzija,

entzun ez euzko-lurran?

 

        * * *

 

Gure asaba zindduak,

oi! jagiko ba-litzaz

esateko: Bigurroyek:

nun dago euzko-odola?

 

 

SABIN-EN ILLOBIJAN

 

Ementxe datza beti-betiko

euzkotar baten gorputza;

bere gogua donokiraño

aspaldi jun zan egazka.

Etzan gudari, ez aberatza,

etzan jakittun, ez deuna,

bakar-bakarrik abertzalia,

baña abertzale zintzua.

 

Euzkotar ori: ikasi nai bok

mattasunaren inddarra,

erdu illobira eta adiraldu

euzkotar onen bixitza;

ta bera lako abertzalia

egiñezkero buruba,

bera lakua ta aberatz, deuna

ta jakintsuba ixango az.

 

 

UDABARRI

 

Negu gogorra, otz-edurtsuba;

bixitz-bagerik da lurra;

oro ittun dago, sukaldietan

sendijak dagoz batzauta.

Itxaron, baña: negu-ostian

elduko da udabarrija:

orduban lurra berbixiko da;

gustija ixango da alaya.

 

Negu gogorra, otz-edurtsuba

ixan dau geu-aberrijak;

ittun eguan; arrotz-artian

bere semiak egozan.

Itxaron, baña: negu-ostian

elduko da udabarrija;

ordun Euzkadi berbixiko da

ta ixango da zoruntsuba.

 

 

OBENAREN NEKIA

 

Ogasun-billa aberrija

itxi dokan euzkotar:

urrun ire gurarija

lortu-barik, mingarrija

ixango dok bixitza.

 

Azan zoro ta erua

ulertuko dokanan,

jayoterriko itxasua,

lurra ta aberri gaxua

gomutalduko dozak.

 

Ire guraso mattiak,

ogijarren itxitta,

gomutan iraungo yazak

ta mingotz eure begijok

malkoz beteko dozak.

 

Gertuko az bigurtzeko

lasterren aberrira,

len lez zoruntsu ixateko.

Oi, gurako dokaneko

ixango dok eziña!

 

 

NI... NON NI

 

Kopeta-urretsu, neska pollita,

gorputz-lerdena, mattekorra:

bijotz-bijotzan sortubak, entzun

mattale onen abestijak.

 

Matte-egarrijaz ire mosuba

nik geldu gura-yonadanan,

buruba aldera, begijak itxi,

ta ezin lortu gurarija.

 

Nire bilddurra ete-az, neska?

Ezton neuria eu-bijotza?

Ala nekian nekez jaritxi

mattasun ori biar-yonat?

 

Aiztu don-ala itturritxuban

sarrittan bijok alkarregaz

uri-zelayan dantzatostian

pozez barreka gengozala?

 

Aiztu don-ala? Sarri-sarrittan

agirtzen intzan solo-onduan,

ikuskantz eder zoragarrija!

itxirazoten niri lana.

 

Aiztu don-ala? Landa orleyan

gure mattasun on sutsuba

bijok bein esan bai-gayeutsonan

alkarri, lotsaz gorittuta.

 

Eta egarriz errekatxura

egin gayonan edatera,

baña goguan matte-egarrija

bai-zonan gettu ur aregaz.

 

Ezaz, biarba, i gomutetan

nik emon neusnan loratxubaz,

ire bularran, bijotz-onduan,

jarri ebanaz, mun-egindda?

 

Ta ni orduban zorabijauta

lotu nintzonan; eguzkija

mendi-ostian ilten bai-zonan

etxera eldu giñanian.

 

Ta eldu yatan guda-mutilla

juteko aldi bilddurkorra;

euzko ixan-arren, neskatilla-amak

itxi, ta laster, atzerrira!

 

Oraintxe pozik nire mattiak

bigurtuten non ikertzera;

ama mattia idoro yonat...

ez, baña, neska polittena.

 

Zegattik ori, ene mattetxu?

Guda-mutillaz aiztu az, ba?

Aldijaz-ala enon ezautzen?

Lengua non, ba; bai, berbera!

 

 

TXORITXUBA

 

—Txoritxuboi: norantz ua egaz-eiten axian?

Abitxuba lagatzeko edurra dok basuan;

atzera, txori gaxuoi, ago geldi abijan.

 

—Txoritxubau mattezkero ez galazo bidia;

antxe, urrun, itxi yuat burdiñezko kayola,

eta idoro gura-yuat nire abi mattia.

 

—Nora ua, txoritxuboi, nora ua bakarrik?

ire eguak berotzeko eztago euzki-izpirik;

abitxuba idoro baño len lotuko az illik.

 

—Enok bilddur, ez ardura, abija idorozkero;

an yagozak umetxubak nire begira gero;

kayolan espetxalduta bai-nok egon luzero.

 

—Oyanetan eskutauta bai-yagok eiztarija;

bere ondoz juatian eingo dauska zaurija,

eta abija eztok iñoz ikusiko, txorija.

 

—Jaubia lotan eguan ta itxi yuat kayola;

bai-yakijat orain bera nire billa dagola,

baña nik azke betiko ixan gura yuat, ba.

 

—Ondo yagok, txoritxuboi, ondo yagok, zin-ziñez;

menbetasunetik iges egaz-eiten dok axez,

il-zorijan egon-arren goi-azkatasun-atzez.

 

—Bai-yakijat mendijetan oin dokala edurra;

bai-yakijat eiztarija begira yaguala;

bai-yakijat ni-zorija dokan ittun gogorra.

 

—Au-ta-be aurrera ua. —Aurrera, bai, nayuak;

kayola lagatziarren iltia dok gozua.

Egaz-etten, aizkidioi, itxi txori gaxua.

 

 

ATTITTA-ILLOBEAK

 

—Attitta: zegattik ittun?

Zer daukozu, attitta,

orren illun, orren larri

egoteko? Zer da, ba?

Zer dala-ta negar ori?

Gexorik zago-ala?

Nai ba-dozu etorteko

amari esangotsat.

—Ez amari dettu, illoba,

ixango dok alperra;

gexo-barik eta senddo

yagok nire gorputza;

bakarrik min-etten yostek

zartzaroko oikerijak.

Gorputza seudo, bai, baña

illik yuat bijotza.

—Olan ba-da, zer daukozu?

Naibageren bat-ala?

gure basetxia kentzen

iñor eldu ete-da?

aurten uztea da urri?

eztago ogirik?

                  —Ezta;

euzkotar ororen miña

dok nik yaukeadana,

aberrijaren oñaza...

—Nik eztulert, attitta.

—Gauzaok ulertuteko

ezaz adiñekua;

laster ekin-ekittiaz

bai-dok jakingo, baña.

Adi: beñolan euzkuak

oro azke zuazan,

uretan arraña legez,

eta txorija axian,

piztijak oyan-artian

ta basuan oreña,

odeyetan arranua

eta leyetan artza;

eurak euren mendijetan

etten yuen txadona,

ta bertatik Urtzi-gana

garbi yoyan otoya;

eurak mendijen artian

iragi basetxiak,

euren basetxe zurijak,

azkatasun-txadonak;

eurak, be, euren soluak

landu inddar gustijetaz,

ta itz batez, euren lagijak

eiten yuezan eurak,

antziñeko Lagi-Zarra,

erri-jabetasuna.

 

Menbetu-guraz ezeben

eurak artu izkilluba;

aberrija aldeztuteko

bakarrik ta sarrittan;

eurentzako aberrija

gauza donia zuan,

eta Jaun-goikua-z urrengo

gustirik mattiena.

Bai-zuazan zoruntsubak

orduban euzkotarrak,

euren Jaun ta Lagi-Zarra-z

azke zuazan-eta.

Orain, ostez... gixaxuok!

ezkozak ordukuak;

galdu yuaguz otturak,

galdu, be, Lagi-Zarra,

ta gure Euzkadi gaxua

yagok il-agiñian.

—Attitta: noz galdu doguz

gustijoyek?

                —Illoba:

urte batzuk dozakala,

nire ustez luzegijak,

Urrilla-ogei-boskarren

egunan, egun baltza!

atzerrittarrak iñartziz

ken-yeuskuben Lagija,

beñolan gure asabak

odolaz aldeztuba,

guk gure bixitza baño

mattiau yuaguna.

Ordutik ona, illoba,

jopu gozak euzkuak.

Ta gauzaok oldozturik

barre-eingo ete-yuat?

Euzkadi ittun yaguala,

ni, ostez, poz eta alai?

Barre-eingo yuat?

                       —Attitta:

ez barrerik; malkuak

begijetatik urteten

itxi, bai. Baña esan:

eztira ixango barriro

azkatasun-egunak?

—Bai; gogoz ekiñezkero.

—Zuk diñozun lez ba-da

ez negarrik: gurendea

ekitten lortzen ba-da

laster-laster, attittaoi,

garalle ixango gara.

 

 

EDURRA

 

Asi da jausten eurrez edurra

euzko-mendijen ganera;

oro zurittu; zidor-bidiak

dagoz gustiz estalduta;

otz gogorrak dau lettu gustija,

dardarka dagoz txorijak;

amaren altzo beruan dago

otza kenduten umia.

 

Beñolan bere, gure Euzkadi-ra

eurrez edurra jausi zan;

ordutik ona jausi ta jausi

edur-edurrez bete da;

ixoztu dira bere gogua,

bere semiak... gustija;

bere altzuan otza kenduten

umerik eztago, baña.

 

 

ARTZAÑAREN EDESTIJA

 

Artzaña mendi-mendijan,

ardijak zaindutiaz,

alai eguan errutsu

otso uzu-artian;

edurra mendijan zala,

naiz eguzki berua,

bai neguban, batta udean,

bera zan zoruntsuba.

Ule zuridun artzaña

berarekin bixi-zan,

antziñeko jazokunak

edesten eutsazana.

Zoruntsu zan artzaintxuba,

azke-azke zan-eta;

ezeban beste jaberik

Urtzi baño, ta ardijak.

 

             * * *

 

Bein mendijan gixon batek

aurki-eban artzaña,

ta gixon aberatz ari

begikua ixan yakan.

 

—Nirekin urira juan

gura-dok, artzaintxuba?

Antxe nire jauregijan

oparo bixiko az;

emen lez otz ez goserik

eztok ixango bertan.

Artzaintxubak, zoratuta,

bayetz esan eban, ba,

eta artzain zarra lagatzen

jauregira jatsi zan.

 

             * * *

 

Gixaxua! Jauregijan

oparo bixi-ixan zan,

baña azkatasun ederra

betiko galdu eban.

Mendijan jaube bakarra

Jauna eban gaxuak,

eta urijan oro ziran

jabe uzubak beretzat.

Eta barriro mendira

bigurtu gura-ixan zan,

baña bere ugazabeak

juten gatazo eutsan.

 

             * * *

 

Laster artzaintxu zorua

ittun-ittunez il zan;

ta mendijan artzain zarra

erail eban otsuak.

 

 

JAYOKUNDIA

 

 

       BAKALDUNAK

Sorkalderriko ortze garbijan

ixar barrija agiri da;

donoki-deya da berau eta

jarrain biar edonora.

Artu daiguzan aberaskijak,

urre, kedatza ta abaña,

ta jun gadixan ixar-atzetik

gurtzen Jaun-goiko-Semia.

 

       ARTZAÑAK

Jaunaren gotzon donokittarrak

itz-egin dausku goi-gottik

Jaun-goikua-ren Seme bakarra

jayo dala iragarririk;

itxi daiguzan gure ardijak

onena artuten bakarrik,

ta Belen-era eruan daigun

Josu Umiari eskiñik.

 

       HERODES

Bat bez ni baño altsubagua

Juderri oso-osuan;

ni naz emengo Bakalduna ta

gixa-emien jaubia.

Baña Belen-en beste Bakaldun

altsubago jayo ei-da;

erail dagigun azi baño len

ta ni nausija ixango naz.

 

       MIREN NESKUTZA

Ene semetxu matte-mattioi,

Jaun-goikua-ren Semia:

otzez dardaraz ago, gaxuoi,

ta billotsik askatxuban.

Azan ederra, azan kutuna,

ire amaren bijotza!

Gixa-emiak matte-ixateko

ta gaizkatzeko jayua!

 

       AMA KISTARRA

Lo, lo, semetxu matte-mattia,

gaur dok gaurik argijena;

lo, lo, gotzonak inguratuta,

ire amaren altzuan.

Belen-en jayo dok Josu Umia!

Pozak artu yok ludija.

Belen-go Ume barri ta ona

ixango al-dok laguna!

 

       ABERTZALIA

Pozik gaur dago nire bijotza,

pozik, bai, pozik gogua,

gixa-emien Gaizkale deuna

gaur gaberdijon jayo da.

Aberrijaren gaizkalia be

euzkuak dogu jayua:

Gaizkale deunak gure gaizkale

ludittarra sortu eban!

 

 

PADURA

 

Euzko-mendijez-ziar izkillu-dei gogorra

entzuten da, erkijen adarrots ixukorra,

bizkattar baretsubak gustiz asaldetan,

eta gixon senduak entzuten dabenian

bizkor ta sutsu jagi, ta basetxe-attian

zutik, etxeko jaunak diño: Zer ete-da?

 

Alde gustijetatik anotsak erantzuten

«Zer da?» baño besterik ezta iñun bez entzuten.

Zer da mendi-baria asaldetan dauna?

Eta aran-barrenetik elduten da abarrotsa,

etsai-gudoztiaren zurrumurru, izkillotsa,

gero ta zolijago zabalduten dana.

 

Atzerrittarrak dira; Luyaondo-z aurrera

Bizkai-ra sartu, eta gurasuen etxera

elduko dira laster, berau azpiratzen;

Ordoño dabe buru gudarozte nabarrak;

senduak dirudije, errutsubak, azkarrak,

ezeren bilddur-barik aurrerantz-egitten.

 

Nok Bizkaya-ren kaltez azpiratu-gurarik?

Berau azpiratzeko ezta iñun bez etsairik

Bizkaya-n birkattar bat ixango da-artian!

Aberrija antziñetik ixan da buru-jabe,

arrotzak oña berton iñoz jarri eztabe;

ezta aurrerantz ipinten laketu euzkuak!

 

Mendi-gallurretatik artzañak ikusitta,

laster mendirik-mendi, artaldiak itxitta,

areyuaren barri zabalduten duaz;

ta mendi goyenetan erkaldien adarrak

gudara joten dabe, eta uri-mendi-ibarrak

-ziar entzuten dira, bijotzak sutetan.

 

Erkaldiak ta uritxu bakotxak bere talde

izkilluzten diñardu, aberrijaren alde:

orok batez Bizkaya aldeztuko dabe.

Ezta iñor bere etxian geratuko bilddurrez,

zarrak eta gastiak samurkiro itxi dabez

matte-dabezanak ta gertzen diñardube.

 

Eta arrotzak Padura-n sartu baño lenago

euzkotarrak goyetan gero ta urdurijago

euren begira dagoz, gertuta izkillubak;

gustittariko dira: lugin-arrantzaliak,

su-arotzak, artzañak; oro abertzaliak

ta Bizkaya-ren aldez ilteko gertubak.

 

Bizkai-ziar aurrera dua arrotz-gudoztia;

iñor aurkittu-ezaz errija bezautia,

odola ixuri-barik, esten dau erraza;

baña Padura ibarran sartutian didarrak

entzuten dira, batta euzkotarren adarrak

eta guda-santzuak, irrintzi ixukorrak.

 

Tximista baxen bizkor bizkattarren pillua

atzerrittarren aurka mendijaz bera dua,

azkonak erabillik, sumin ta irrintzika;

eta otso-ganera txakur uzubak legez

ganera jausten yakez kementsu baña atsegez,

ta su-ta-gar ekitten arrotzai jarkika.

 

Batzuk eta bestiak gixon azkarrak dira;

bildddurra ta ardurea euretzako eztira,

amaika gudakatan sarritan egonak;

batzuk maurotarraren atxin guda ein dabe;

zer dan jopukerija bestetzuk eztazabe;

alik gogorren orok ekingo dabe, ba.

 

Eurrez-eurrez odola; lurran autsezko odeyak;

edonundik garraxi, oyu, sorosi-deyak;

kirats iguingarrija zabaldu ta artzen da;

zaurittu dagoz asko, erijotza-begira;

jausten diranen ala, negarra ittoten dira

gudaka diñarduben-garraxi-oyukaz.

 

Gogor dagi arrotzak naya betetiarren;

gogor, be, bizkattarrak euren sendijakarren.

Nok irabaziko dau gudaka gogorra?

Atzerrittarrak, noski; burdiñezko janzkijak

daukez, ta bizkaiarrak iñundik ezpatiak

ezin sartu etsayai, burdiña dala-ta,

 

Augattik asten dira samar adorakauten

alegiñak alperrik geyenetan ixaten,

baña laster barriro bizkortuten dira:

euretariko batek soin-erdijan zulua

dakus, ta antxe jo-joten, eratsitta areyua,

sabel-sabelan sartu! deya entzuten da.

 

Orduban euzkotarrak len baño gogorrago

ekitten dabe; lurra gero eta geyago

gorpu-illotzez beteta, odola eur-eurrez;

menditzarraren ostez euzkija beztuten da;

laster jaritxi biar eyotza ala gurenda;

gudaka diñardube pizti uzu-antzez.

 

Areyo-buruba il dau Bizkai-emakumiak;

ta ikaraz ixututa areyo-gudoztia

asten da iges-egiten bizkattarren aurrez;

euren jarrai euzkuak etsayak burrustuten

dagije lerrokadak deuseztu ta apurtuten,

areyorik aranan lotzen eztala bez.

 

Luxondo-ra elduta, bertan gelditzen dira;

izten dautse arrotzai igesten atzerrira,

eta atzera-dagije. Eurena gurenda!

Estegiz Jaun bikaña ta gixon errutsubak

eurrez il dira, baña eurak dira aintzatsubak;

Bizkaya, lenago lez, buru-jabe bai-da.

 

Euzkotar garalliak guda-zelayan bertan

garaitz-ereserkija gogotsu abesetan,

Jaun Zuria auten dabe Bizkai-ko Buruba.

Antziñetik Bizkaya ixan zan buru-jabe;

arrotzak oña bertan iñoz jarri eztabe:

ezta aurrerantz sartuko etsairik Bizkai-ra!

 

 

AURRERA!

 

Zaldija laroinka, basuaz aurrera,

aulkijan etzunda, arnasa-oska,

tximistia legez zidor-bide-ziar,

gaste epebakua aurrera dua.

 

Bere burubari joranez diñotso:

—Astiz nire ama laztanduko dot?

Il-zorijan dago; arin ezpa-nua

eztot laztanduko illotzik baño.

 

Arin, nire zaldi, nire zaldi zuri,

nire zaldi bizkor, arin laroinka!

Il-zorijan yagok neu-ama mattia;

osakija yaukat. Arin! Aurrera!

 

Bat-batez bidian, esker-eskumatik,

mamu gelgarrijak agirtzen dira;

neskatil lirañak, edurrez jantzitta,

gozo-samurkiro diñotsoenak:

 

—Nor zaldiz, ain arin, basuaz aurrera?

Itxon, gaste zoro, geldi ta, atzera!

Gu gara basoko mattagarri onak

zoruna zuretzat dakartzugunak.

 

Eregu laztanak zuretzako doguz;

gure mattalia ixango zara.

—Il-zorijan dago neu-ama mattia;

osakija daukot. Arin! Aurrera!

 

Bat-batez bidian, esker-eskumatik,

mamu gelgarrijak agirtzen dira;

baso-jaunak dira, ulez estalduta;

makilla gogorra dabe eskubetan.

 

—Nor zaldiz, ain arin, basuaz aurrera?

Itxon, gaste zoro, geldi ta, atzera!

Oyanon gu gara baso-jaun altsubak;

ala dakartzugu; erdu gugana.

 

Geurekin oyanon jaun ixango zara;

zu baxen altsurik ezta basuan.

—Il-zorijan dago neu-ama mattia;

osakija daukot. Arin! Aurrera!

 

Bat-batez bidian, esker-eskumatik,

mamu gelgarrijak agirtzen dira;

zorgin itxusijak, itxuski-gañian,

betoker, agin-ez, makurtu, zarrak.

 

—Nor zaldiz, ain arin, basuaz aurrera?

Itxon, gaste zoro, geldi ta, atzera!

Gu gara zorgiñak; itxusi ixan-arren

asko dagikegu; erdu gugana.

 

Ludiko gixonik pozena zarake,

gura-dozun aña daukakezu-ta.

—Il-zorijan dago neu-ama mattia;

osakija daukot. Arin! Aurrera!

 

Arin, nire zaldi, nire zaldi zuri,

nire zaldi bizkor, arin laroinka!

Itz atzipekorroi belarrijak itxi

astiz elduteko ameagana.

 

               * * *

 

Zaldija laroinka, basuaz aurrera,

mamu gelgarrijak atzez itxitta,

gaste epebakua ameaganaño,

bijotza-taupaka, laster eldu zan.

 

Astiz! Il-zorijan eguan amea;

semiak mattero mosu-ein eutsan,

mosubaz bixitza barriz emon eutsan,

ta bijok betiko zoruntsu dira.

 

 

ASTUA

 

Ortzetik euzki beruak

bidaltzen dauz izpijak;

oskarbi dago; basua

alai ta orlegija;

txorijak txio-txioka,

ta latsak murmurroska,

aberriak ijutika

oyan-zidorrez-ziar;

barazki-lorak berbixi

margotsu ta usaintsubak,

eta urrun mendi-gallurrak

jagitten dira gorantz

ortzian edan-gurarik

euzkijaren argija.

 

Bedartzez estalduriko

zidor orlegi-ziar,

astotxu baten gañian,

lerden eta liraña,

astuaren albuetan

barazki-zare bijak,

soloko emoi gozuak

bertan eruazala,

buruban zapi zurija,

ta soñan txal gorrija,

neskatillik lerdenena

alai bakura joyan.

 

Are, arre! —iñotsean

astuari joranaz,

aspaldittik joyalako

astiro ta narrezka—

Arre, arre, geldi-barik,

gogattuten nok-eta;

ariñago ezpa-ua

belu elduko gozak!

Ostantzian emongoskat

makillada gorrija!

Arre, arre, bigurrori,

arin, arrapaladan!

Bestelako pizti txarra,

asto-edo etxakijat!

Arin, arin, geldi-barik;

aldija aurrera yuak

ta Bilbo-ra eldu biar

zortziretako beintzat.

Adi: arin junezkero

Bilbo-ra eldutian

zamuka bigun barrija

antxe erosiko dauskat,

eta galartzu politta

ipinteko buztanan.

Ariñago?... Auxe ondo!

I azan menbeko ona!

Baña, zer gero? Geldittu?

Jaramonik ez ala?

Josu, Miren ta Joseba!

Asto au dan astua!

 

Onetara neskatilla

astuagaz elezta,

geruau ta asarriago

alperrik iñarduban.

Astua, bai, geruago

ta astiruago joyan,

ta alako baten bigurra

bapaten geldittu zan.

Au ikusirik neskatxa

asi zan makillaka;

baña astua, buru-makur,

apurtxu bez aurrera.

Epebakoz jatsi zan, ba,

ta barriro aztinka,

belarrijak beroturik

buztanetik be teinka,

zematu, jo, didar egin...

gusti-gustija alperra:

nekatu zan eta astua

beti lengo lekuban.

Azkenez ulertu eban

alper-alperra zala

eta beste erabakija

nai-ta-ez artu eban.

Bakura jun biar-eta

oñez ara jungo zan.

Barazki-zariak artu,

itxi bertan astua,

mutillen ardura-pian,

ta asarre aldendu zan.

 

Orkarte batzuk eginda

entzuten da zarata,

buruba bigurtu, eta,

ori dok ostekua!

Astua, tximista legez,

arin-arinka joyan

ta barriro oratuteko,

neskatxaren nekiak!

 

 

AGURRA

 

Begoña-ko Miren: gixon ittun onen

azkengo agurra samurrez entzun;

euzkotar gaxua nerau dozu, Ama,

aberrija izten dot juteko urrun.

 

Emazte ta seme-alabak oraingo

ixontzijan dagoz; itxaso-ziar

zorun-billa guaz, egundo orain-arte

gozartu eztogun zorijon-billa.

 

Agur, Miren deunoi: gugaz errukittu;

ez-itxi semiok itxasuan itto;

gure Zaindarija ixan zakigu.

 

Agur, Neskutz onoi, Donokiko Ixarra:

arinddu len-bai-len gure zoritxarra,

gure lemazaña ixan zadi zu!

 

 

AURREZ-AURRE

 

Eguzki dis-ditsuba

sorkaldetik ortzez-ziarka dua,

aurpegi argitsuba

erakusten arrua,

eta lurra urreztetan.

Aurrerago danian,

itxasuen gañian,

ta sarkalderaño eltzen danetan,

aurrez agertuten az,

ta bera, azan ederraz

itxututa, mattia,

jausten don uñetan lotsaz betia.

 

 

BASATXONUA

 

Arkaitz jagi-gane, mendiko tontorran,

odeyen artian, berago lañua,

urrundik paguso zurijaren antzez

       da basatxonua.

Gabez illazkijak ta ixarrak burestun

ederra dautsoe; argiz arranuak;

gautegun goi-goyan, ortzian egazka

       da basatxonua.

 

Bertotik Jauna-ri otoya igoten da,

berton gurtzen dabe jauna gixoztiak,

berton obendijen bijotz ustelkorrak

       garbai-damu dira.

berton jazo dira alatz andijenak

bertontxe dongiak eurrez ondu dira,

bertotik goraño gotzonak daruez

       bijotz onetsijak.

 

 

SUKALDIAN

 

Eskaratz zabalan sendija batuta

sukaldian dago; atan edurra,

txingorra ta otza; barruban berua;

gastañak erretan danboliñetan.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Neskatil ederrak iruten diñardu;

etxeko anderak maya gertauten;

erretan attea; umiak ixillik,

attonaren ipuin zarrak entzuten.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

—Bein, antzin-antziñan, akelarre baten

zorgin itxusijak batzaldu ziran;

umetxu politta zorgiñen artian

kikilddu, bilddurrez, dardar eguan.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Umiak adurraz espanetan dagoz

attonaren ipuin zarra dala-ta;

attea irribarrez; samurkiro ama;

alaba politta oldoztun-samar.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Umiak dakuse kebidiaz bera

zorgin itxusijak itxuski-gañan;

alaba samurrak sutzarra-barruban

mutil mattiaren itxura apaña.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Txadonan zortzirak jo dauz jualiak;

agureak diño: gaurko naikua;

ameak: bai-dago aparija gertu;

ta bai-duaz alai gustijak maira.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Lusagarra ugari; gura-aña txarriki,

ura baxen eurrez be sagardaua;

umiak jangarraz, jangarraz nausijak;

aginkada onak, zurrut obiak.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun.

 

Mai luze-inguruban sendija batuta

apaltzen diñardu; atan edurra,

txingorra ta otza; barruban berua,

bai eskaratz bertan, bai urdalletan.

       Txipli-txapla-pun,

       gau txarra pozarren

       igaro daigun!

 

 

ARATOSTE!

 

Txaide-zeyak-ziar ijuti-didarka,

mozorro zoruak ikusten dira;

batetik bestera, goteungiak legez,

gustijai zirika, zarata andijaz.

 

Eztira bardiñak mozorro gustijak;

gustittaiko dira, txiro ta aberatz;

batzuk giron zinddo-itxuraz jantzitta,

bestetzuk dongien janzki ixukorraz.

 

—Ezetz ni ezautu! Gixon ala eme?

Etsai ala aizkide? Mutil ala zar?

Eukin ibilteko mozorro au itxi;

nik matte-audana eztakik-ala?

 

—Ken, ken, mamu ori, ut emendik urrun!

mozorroz ta gusti ezautzen aut, ba;

gogo zindduaren areyo zittala;

mozorrua-barik, bardin gustijak.

 

               * * *

 

A, geu-aberrijon aratoste-egunak

iñun ez lakuak, aspaldi dira!

Batetik bestera mozorro zoruak

iñarduten dabe, oroi zirika.

 

Eztira bardiñak mozorro gustijak;

gustittaiko dira, txiro ta aberatz,

batzuk abertzale-janzkijaz jantzitta,

bestetzuk etsayen janzki ixukorraz.

 

—Ezetz ni ezautu! Zittal ala zintzo?

Etsai ala aizkide? Abertzalia?

Eukin ibilteko uste orreik itxi;

ik baxen mattia yuat errija.

—Ken, ken, mamu orrek, ut emendik urrun!

Mozorruak-arren ezautzen zaudaz:

erri gaxuaren areyo zittalak;

mozorrua-barik, bardin gustijak.

 

 

NEGAR-NEGARREZ DAGO

 

Negar-negarrez dago

Amatxu gaxua;

negar-negarrez dago

Semia il yako-ta.

 

Bere bekoki leuna

ixerdiz bustitta,

bere begi bigunak

malkoz lañotuta.

 

Espan samur-samurrak

miñez tximurtuta,

eta aurpegi zurbilla

edurra lakua.

 

Gotillun, adikatu,

bijotz-ikareaz...

Bera baxen ittuna

iñor ez ludijan!

 

Zer-ete-daukon, Ama?

zegattik negarra?

il yan ire Semia!

il don Ezilgorra!

 

Bakar-bakarrik ago,

bijotza-lertuta.

Gixonen Gaizkalia

gixonak erailda!

 

Negar, negar, Amatxu,

amarik mattena!

Negar, bai, negar-egin

gogoz ta bijotzazl

 

Baña begi samurroik

zuzendu gugana;

geu, be, gonaz, Amatxu,

ire semetxubak!

 

 

ARRANUA

 

Arranuak gorantz dagi

odei baltzen artetik;

euzkirantz egazka dua

bertan edan gurarik.

 

Arranua nausikiro,

ixarretaz ziarka,

egarzti gustijen buru

axian da zibuka.

 

Arranua lurrasotik

urrun-urrun egazten,

azke da, goi-gottik bia

ezetsaz begiratzen.

 

Ixakijen loikerijak

berarentzat eztira;

bian dagoz lokarrijak;

azke bera goi-goyan.

 

Lurra da narrazkijentzat,

itxasua arrañentzat,

egaztijentzat axia,

arranuentzat goya.

 

Eguzkijaren izpijaz

berotuten da berau;

bere abija ixarretan

oldarrez ipinten dau.

 

           * * *

 

Arranua baldin ba-nintz

goi-gorantz egitteko,

eguzkijaren izpija

ortzian edateko!

 

Arranua baldin ba-nintz

ludittik urrunera

egazteko, loikerijak

emen bian lagata!

 

Arranua baldin ba-nintz

gixemiai igeska

goi-goyan azke-ixateko,

an, gotzonen artian!

 

Liorra narrazkijentzat,

itxasua arrañentzat,

egaztijentzat axia,

guretzat donokija.

 

Jaungua-ren eguzkijan

edan gura neuke nik;

nire abi betikorra

donokijan ipiñi.

 

           * * *

 

Arranua, arranuoi,

i azan zoruntsuba,

ludi zittal au lagata,

azke goyan egazka!

 

 

LARATXORIJA

 

              Donostia'r Joseba Andoni abeari.

 

Ortzargija dagir; lurraso-gañian,

              illunaz ostian,

euzkijaren izpi bigunak datoz;

aran-mendi-ibayak, loratxu politta,

              lozorrua itxitta,

berbixi ta ludi osua da poz.

 

Oyanan piztijak itxartuten dira;

              eguzki-begira,

asten dira beka, urruka, zaunka;

basuan txorijak txiruli-txioka,

              ijutika, urruka,

ospatuten dabe euzkijan aintza.

 

Oyan-oyanian, zugatz tantai baten,

              samur abesaten,

txiru-liru dago larratxorija,

poz-pozez beterik, agirtzen dalako

              jauna-k emondako

ixadi-bixitza dan ortzargija.

 

Aberrijan be bai-da larratxorija,

              beren otzargija,

alik ederrena, ikusten dauna;

eta bere poza ezittu-eziñik

              beren estarrittik

abesti samurrak urteten dira.

 

Geu-aberrijaren abeslarijori,

              euzko-larratxori:

gure egun-sentija abestu bizkor;

euzkua iratzartu eure abestijaz;

              eguzki barrijaz

Euzkadi-n gurenda nausija yatork.

 

 

SUTZARRA

 

Deun Jon! Mendirik-mendi, ixar igazkor-antzez,

su-min distiratsuba ijutika dua;

mendi-gallur-tontorrak ixijotuten dira;

garrak dar-dar-dagije, ortzerantz egazka.

 

Deun Jon! Gar andi batez argittu da illundija;

beriala beste bat urrun agirtzen da,

urrunago beste bat, ta beste bat urrengo...

Laster mendi gustijak bai-dagoz sutetan.

 

Deun Jon! Basetxe zuri zarreko enparantzan

neska-mutillak dagoz sutzarrai biraka,

ta eskutik elduta, alai eta pozarren,

oinketan diñardube, santzo ta ijutika.

 

Deun Jon! Deun Jon! Egunik alayena guretzat,

gogo-gaste ta bijotz-sutsu garanontzat;

ortzian iñoz baño argijago euzkija;

sutzarrak dirala-ta gaba ezta illuna.

 

Ta sutzarrai biraka orok abes-dagije:

«Deun-Jon-an zorgin, eltxo ta zorri gustijak

erretan dira, baster osuak garbitturik.

Aupa, bizkor gustijak, subari biraka!»

 

                      * * *

 

Argi-egik, sutzarroi! Izpi-egik betiko,

asabaen basetxe zar-zarra argijetan!

Euzko-basetxietan itxungitten ez itxi

antziñeko ixakera, mattasun-berua.

 

Mendijez-ostez iri begira yagozakan

atzerrittar goseti ta areyo malmutzak

ezagije iñoz-iñoz itxungitten ikusi,

eugaz ilgo dalako euzko-basetxia.

 

Argi-egik, sutzarroi! Izpi-egik betiko!

I az gu-aberrija jabon yuan suba;

emen dozak ondiño zorgin, eltxo ta zorri

itxelak, aberrija zikintzen yuenak.

 

Eurak sakaildurarte, argi-egik, sutzarroi,

argi-egik, batez-be, Deun-Jon-gau onetan.

Aberriko basterrak garbi geraturarte,

aupa, bizkor gustijok, subari biraka!

 

 

EUNLIA

 

Jauregi zarreko torretzar-barruban,

odeyen artian, mendi-gallurran,

urrezko arijaz oyaltzen diñardu,

atsedendu-barik, eunlari zarrak.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Jauregi zarreko torretzar-barruban,

gixadittik urrun, ixar-artian,

abestuten dago joranez eunlia,

urrezko arijaz lan-etten daula.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Belaen karrankak jauregi-barruban

asaldetan dabe bertako ixilla;

eunle zarrak, baña, jaramonik bage,

gogoz jardunari ekitten dautsa.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Bela gosetijak gogor diñardube

leyarretan joka, an sartu-gurez;

jauregi-leyarrak gogorrak bai-dira

eta ezin sartu barrura belak.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Azkenez, asarrez, atsuak diñotse,

bere lan ederra lagatu-baga:

«Zeren billa zatoz, bela zittal oyek?

Zer gura-dozube, ainbeste kuaz?

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Ona sartu-ete? Baña zetarako?

Zer dagikezube jauregi zarran?

Gose ba-zarie alboko basterrak

ustaz eta gariz betiak dira.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Baña nik bai-dakit zer gura-dozuben:

gura-ta-ez sartu torre-barrura,

oyal eder auxe mokoka urratzeko,

ta buru-ixateko jauregi zarran!

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Ken, ken, bela oyek, ut, emendik alde!

Ona etzarie sartuko iñoz, ba.

Aberri-oyala eunduten diñardut,

abenda zarraren oyal ederra.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Antziñan asitta, gixaldijak-arren,

eztot bera amattu, ta luzaruan

nik ekingo dautsat, oyal aldintsubau

ororen gelgarri ixango dala.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Ut, ut, bela oyek; gose ba-zarie

beste garatera jo edo-biar;

nik urrezko oyalau dagidanartian

etzare sartuko jauregi zarran».

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

Jauregi zarreko torretzar-barruban,

leyuak itxitta, beleai gorra,

urrezko arijaz eunduten diñardu

abenda-oyala eunle zar-zarrak.

       Bela baltzak

       kua, kua, kua, kua

       leyuetan.

 

 

ORTZARGIJA

 

              (Victor Hugok idatzi eban

              olerkija euzkeralduta.)

 

Ortzargija dagir, oskorriz jantzitta,

ametsezko eunaz eskutau-samar.

Zegattik, neskatil, eu-atia itxitta?

Loratxu polittak iñontzaz bustitta;

       lo-dagin-ala?

 

Ni non ittunaren itxaro bixija

eu-atian deika egunak yiñon.

Egaztijak yiñon: ni non eresija.

Ta nik, intzirika, diñosnat: mattia,

       mattasuna non.

 

 

ILLOBEA

 

Illoba kutunarekin

bixi-zan agurea,

ta bera baxen ederrik

ezeguan ludijan.

Agura kutunarekin

bixi-zan illobea,

ta bera baxen samurrik

ezeguan ludijan.

Attittea ta illobea

alkarrez bixi-ziran

ta bata bestia-barik

ezin bixi ludijan.

 

Sarritan esaten eutsan

illobari atonak:

«Iñoz ilgo nokanian

yaukuadan gustija,

nire jarauntsi osua,

ixango dok iretzat;

i az nire ondorengo

bakarra, ta au dala-ta

neu ildda gero, ludijan

oparo bixiko az».

Illobeak erantzuten

eutsean: Attittea:

eta zu baño lenago

ilgo ba-naz? —Attonak

ezeban attuten gura

illobeak esana,

eta berari begira

gautegun egoten zan.

 

Ta bein... illoba gaxua!

donokittik jatsi zan

gotzon bat eta mattero

erun eban egazka.

Lotu zan bakar-bakarrik

agura gixaxua,

lotu zan illoba-barik,

bera be il-agiñian,

bere jarauntsi jorija

nok oñordetu-baga.

Bere illobatxubaz ostez

egaz-ein gura-eban;

Ezin; lurrari lotuta

egozan bere eguak.

Ordutik, zoratuta ija,

batetik bestetara,

agura gaxua dabil,

urtiak makurtuta.

 

Ta bidian umeren bat

iñoz aurkitzen ba-dau,

geldi, ta aurpegiz-aurpegi,

umiari begizka

begi samur-ittunetaz

luzaro egoten da.

Ta bere ogasunaren

zatiren bat damotsa

esaten: Eutsi, mattioi,

au nire jarauntsija;

artu ta eruan laster

illobatxubagana;

donokijan i-begira

gotzonakin yagok-ta,

umiak eztozalako

ludijon bixi biar.

 

 

IXIL...!

 

Ixil, ixil, anai orrek!

Zaratarik ez emen!

Sabin, geuria, lo dago...

Ez-iratzartu, arren!

 

Pozik atsedeten dago.

Bai-dago nekatuta!

Lotu-barik, ama-billa

arantz-ziar juan da.

 

Amatxuba ildden eguan

ta berak gaizkatu dau;

orain umezurtz ezkara;

baña bera da nekau.

 

Ixil, ixil, anai orrek!

Zaratarik ez emen!

Sabin, geuria, lo dago...

Ez-iratzartu, arren!

 

 

SEYASKA-ABESTIJA

       (Gabonetan)

 

Din, dan, seyaskan

lo dago Josu Umia;

din, dan, altzuan

dauko Ama samurrak.

       Dingi-lin, danga-lan,

       dingi-lin, dan.

Ori seyaska ona

Jaungo-Semia-rentzat!

 

Din, dan, artzañak

gurtzen etorri dira;

din, dan, aurrian

sorkalde-Bakaldunak.

       Dingi-lin, danga-lan,

       dingi-lin, dan.

Erdu, erdu gustijak!

Josu Umia itxartu da!

 

Din, dan, Ameak

mosuka dau Semia;

din, dan, Semiak

zabaltzen dauz espanak.

       Dingi-lin, danga-lan,

       dingi-lin, dan.

Bere espan gorritxubak

diran bigun samurrak!

 

Din, dan, kutuna:

eistak, arren, mosuba;

din, dan, gogua

argittu ire mosubaz.

       Dingi-lin, danga-lan,

       dingi-lin, dan.

Ni nazan zoruntsuba!

Mun-egin daust Umiak!

 

 

UGARTIA

 

Itxaso zabalaren erdijan, ugartia

bakar-bakarrik dago, arraintzarraren antzez.

Antzin-antziñetatik leku berberan datza

ekatxak, itxasua ta gixaldijak-arren.

Atxez egiñak dira beren errai gogorrak

ta bunbadeak-arren iraunkor deusezkatxak.

Noz, itxaso-erdijan, bera-altzotik jagitta,

agiri zan bertantxe ugarte zurgarrija?

Noz, itxas-egaztijak lengoz bere ganera

jatsi ziran ortzetik, abijak egitteko?

Noz, ez-ezagun-billa jun ziran itxastijak

bertaraño lenengoz legorreratu ziran?

Iñor-ez-iñok daki. Antziñetik bertantxe

ugartegija dago. Gixonaren begijak

eztau sortzen ikusi, ezta iltzen ikusiko,

aldija bera baxen iraunkorra dalako.

Bere inguruka dagon itxaso neurbagiak

bein baño sarrijago beren uintzar gorijak

ugarte-itxasertz-atxin jaurtitten dauz asarrez

eragozki gaitz-gatxa sakabanau gurarik,

baña itxasertzan jota, deuseztu ta urratuta,

ezer jaritxi-barik, atzeraka dagije.

Batzutan bits gorijak ondartza leunaz-ziar

aurrera-dagi, baña ondarrak iruntsitta

galduten da, sazkara itxasertzan itxirik.

Guzurrezko mosubaz ekin ta ekittiaz

itxaso bigurrijak ugartiaren bia

asi da, bigun-bigun, malmutz, zulapetuten.

Baña beren errayak burdiña baxen gogor

eta senduak dira, ta itxaso-bunbadeak

eta uintzar gorijen mosu gaizkiñak-arren

ezta iñoz ugartia uretan ondatuko.

Bakar, jagi ta sendo, itxasuen erdijan,

bertan beti dagoke, itxasargija legez!

 

                    * * *

 

Lurraso zabalaren erdijan, abendea

bakar-bakarrik dago, ugartiaren antzez.

Antzin-antziñetatik leku berberan datza

gudeak, areyuak ta gixaldijak-arren.

Burdiñezkuak dira beren errai gogorrak

ta bunbadeak-arren iraunkor deusezkatxak.

Noz, errijen artian, iñundik etorrita,

agiri zan ementxe abenda zurgarrija?

Noz, euzkotar senduak lenengoz bere lurran

oñak jarri ebezan zaindokija ixateko?

Noz ludijaz-ziarka ebiltzan euzkotarrak

bertaraño lenengoz erdu ziran betiko?

Iñor-ez-iñok daki. Antziñetik bertantxe

euzko-endea dago. Gixonaren begijak

eztau sortzen ikusi, ezta iltzen ikusiko,

aldija bera baxen iraunkorra dalako.

Bere inguru dagozan erri andi-inddartsubak

bein baño sarrijago gudarozte nabarrak

bere mugaen atxin sumin jaurtitten dabez

eragozki ezkatxa sakabanau gurarik,

baña mugetan jota, deuseztu ta urratuta,

ezer jaritxi-barik, atzeraka dagije.

Batzutan areyuak luralde leunaz-ziar

aurrera-dagi, baña endeak iruntsitta

galduten da, sazkara azalian itxirik.

Guzurrezko mosubaz ekin ta ekittiaz

arrotzalekerijak abendearen guna

asi da, bigun-bigun, atzipez, gaiztotuten.

Baña beren errayak burdiña baxen gogor

eta senduak dira, ta areyo-bunbadeak

eta arrozkerijaren mosu gaizkiñak-arren

ezta iñoz abendea, ludijan ondatuko.

Bakar, jagi ta sendo, erri zital-artian

bertan beti dagoke, ugarte gogor-antzez!

 

 

ALTZUAN

 

Amaren altzo

beruan dago

Josu Umetxuba

zabuka;

bero-berua,

irri-barreka

Miren Amaren

altzuan.

Euren oñetan,

otzan-otzana,

ardija dago

bebeka;

bebeka dago

euren oñetan,

otzez dardaraz,

ardija.

 

—Ama, amatxuboi

—diño Semiak—

nor yagon bian

alaka?

—Ardi politta

dok, kutuntxuboi,

otz eta ittunez

dardarka.

—Ardi gaxuoi!

Ekarri, Ama,

ekarri nire

ondora;

bijok batuta

ire altzuan

ixango yonau

berua.

 

 

URRETXINDDORRA

 

Gaba dalarik, urretxinddorra

zugatzan dago txioka;

beste txorijak lozorro dagoz;

bera bakarrik ernai da.

Illun-artian urretxinddorrak

abesten dau mattasuna;

osertzan dakus egun-nabarra

ta pozik dago txorija.

 

Gaba dalarik, olerkarija

Euzkadi-n dago abeska;

beren anayak lozorro dagoz;

bera bakarrik ernai da.

Illun-artian olerkarijak

abesten dau aberrija;

osertzan dakus egun-nabarra.

ta bai-dau pozik bijotza!